
Enpresaren forma juridikoa
Zuen negozioaren simulazio ekonomikoak badituzue, baita finantzaketa-iturriak ere. Baina buruan dabilkizuen ideia benetako enpresa izan dadin, lege-oinarri sendoa behar du. Atal honetan, edozein negoziorentzako funtsezko erabakia aztertuko dugu: enpresaren forma juridikoa zein izango den. Hauxe da zuen abentura legalaren lehen urratsa!

Tributuak
Baduzue zuen enpresaren forma juridikoa hautatzeko informazioa.
Orain, enpresek izan ohi duten buruhauste handienetakoa izango dugu hizpide: tributuak edo zergak.
Ez da gairik dibertigarriena, baina bai nahitaezkoa zuen negozioak legalki funtziona dezan.

Bestelako izapideak
Jada baduzue zuen oinarri juridikoa, zergak ere ulertzen hasiak zarete… Orain, zuen negozio-ideia errealitate bilakatzeko falta diren azken urrats administratiboei helduko diegu, hots, zuen enpresaren ateak ofizialki irekitzeko egin beharreko bestelako izapideei.
Pazientzia apur bat gehiago!