Maiatzaren 30eko 76/2023 Dekretuaren I. Eranskinean Batxilergoko ikasleen irteera-profila zehazten da. Gure helburua irteera-profil horrekin lotuta dauden funtsezko konpetentziak jorratzea da.
FUNTSEZKO KONPETENTZIAK honakoak dira eta gure proiektuan horrela islatzen dira:
- Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia (HKK): Ikasleek enpresa-ideia komunikatzen ikasiko dute, baita merkatu-ikerketak egiteko eta aurkezpenak egiteko gaitasunak ere, ahozko eta idatzizko komunikazioa landuz.
- Konpetentzia eleaniztuna (KE): Materiala euskaraz egongo da, baina elementu eleaniztunak ere eskainiko dira, hala nola atzerriko kasu azterketak edo merkatu globalaren ulermena sustatzen duten ariketak.
- Matematikarako konpetentzia eta zientzia, teknologia eta ingeniaritzarako konpetentzia (STEM): Enpresa-kostuen kalkuluak, merkatu-ikerketen datuen analisia eta negozio ereduen ebaluazioa egingo dira, STEM konpetentziak garatuz.
- Konpetentzia digitala (KD): Genially, H5P eta Canva bezalako tresna digitalen erabilera bultzatzen da, ikasleek tresna teknologikoekin enpresa bat sortzeko behar dituzten gaitasunak garatzeko.
- Konpetentzia pertsonala, soziala eta ikasten ikastekoa (KPSII): Ikasleek erabakiak hartzen, arazoak konpontzen eta autonomia garatzen ikasiko dute, beren ekintzailetza bidaian zehar ikasitakoa aplikatuz.
- Herritartasunerako konpetentzia (HK): Gizartearekiko ardura lantzen da, enpresak gizartean duen eragina aztertuz, eta ikasleak herritar arduratsuak izatera bideratuz, ingurumena eta etika kontuan hartzen duten negozioak proposatuz.
- Ekintzailetza-konpetentzia (EK): Ikasleek enpresa bat sortzeko gaitasunak garatuko dituzte, ideia bat garatzetik negozio eredua osatu arte, eta enpresa txikien errealitatea eta berrikuntza prozesuak landuko dituzte.
- Kontzientzia eta adierazpide kulturaletarako konpetentzia (KAKK): Euskal kultura eta tradizioa islatzen duten negozio ideiak landuko dira, ikasleek beren ingurune sozial eta kulturalaren barruan kokatutako enpresa-ereduak sortu ditzaten.
KONPETENTZIA ESPEZIFIKOAK
- Enpresa-jarduera eta jarduera ekintzailea aztertzea, gizartean duten eraldatze ahalmena onartuz eta prozesu horretako berrikuntzaren eta digitalizazioaren balioaz gogoeta eginez, gaur egungo ekonomiaren funtzionamendu orokorrean duten zeregina ulertzeko.
Konpetentzia espezifiko hau deskriptore hauekin lotzen da: HKK2, KD2, KD5, KPSII1.2, KPSII3.2, HK1, EK1, EK2. - Ingurune ekonomikoa eta soziala eta ingurune horrek enpresa-jardueran duen eragina ikertzea, enpresen eta ingurunearen arteko erlazioak aztertuz eta erantzukizun sozial korporatiboaren, berdintasunaren eta inklusioaren irizpideetatik abiatzen diren estrategia bideragarriak identifikatuz, enpresen egokitze-gaitasuna baloratzeko.
Konpetentzia espezifiko hau deskriptore hauekin lotzen da: HKK2, HKK3, STEM4, KD1, KPSII2, KPSII5, HK4, EK1. - Egungo negozio-ereduak ezagutzea eta ulertzea, beste eredu tradizional batzuekin alderatuz eta sormen-diseinua errazten duten estrategiak eta tresnak aplikatuz, balioa eman, beharrak ase eta ongizate ekonomiko eta sozialari laguntzen dioten negozio ereduak proposatzeko.
Konpetentzia espezifiko hau deskriptore hauekin lotzen da: HKK2, HKK3, STEM2, KD1, KPSII3.2, HK3, EK1. - Enpresa-munduan aplikatzekoak diren komunikazio-estrategiak baloratzea eta aukeratzea, formula berriak erabiliz eta enpresaren barruan nahiz kanpoan sortzen den informazioa lortuz, erabakiak hartzeko prozesuan beharrezkoa den informazioa eraginkortasunez kudeatzeko eta behar bezala transmititzeko.
Konpetentzia espezifiko hau deskriptore hauekin lotzen da: HKK1, HKK3, KE1, KE2, KD2, KPSII3.2, EK2. - Diseinatutako negozio-ereduaren behin-behineko analisia egitea, gauzatutako prozesu osoa ulertzeko eta negozio-ereduaren proposamena baliozkotzeko behar diren enpresa-analisirako tresnak eplikatuz.
Konpetentzia espezifiko hau deskriptore hauekin lotzen da: KD2, KD3, KPSII1.1, KPSII5, EK1, EK2, EK3.
Hauek dira landuko diren OINARRIZKO JAKINTZAK:
A. Enpresa eta bere ingurunea
- Enpresa. Sailkapena.Enpresaren lokalizazioa eta dimentsioa: enpresa txiki eta ertainek euskal industria-ehunean duten
garrantzi berezia. Enpresa-jarduera arautzen duen esparru juridikoa.Enpresen forma juridikoak. Kasu espezifiko bat:
euskal kooperatibismoa. - Enpresa-ingurunea. Erantzukizun sozial korporatiboa. Emakumea eta ekintzailetza. Gizarteratzea eta ekintzailetza.
Enpresak Garapen Iraunkorrerako Helburuekin duen konpromisoa: 2030 Agenda. - Enpresaren zerga- eta lan-arloko betebeharrak halabeharrez bete izanaren ikuskapena; euskal zerga-sistema eta Gizarte
Segurantza.
B. Negozio- eta kudeaketa-eredua.
- Enpresa eta negozio-ereduak. Tradizionala versus egungoa.
- Merkataritza-funtzioa. Bezeroen segmentua. Balio-proposamena. Kanalak. Bezeroekiko harremanak. Diru-sarreren
iturriak.Marketin-estrategiak: marketin 2.0. - Giza baliabideen kudeaketa. Talde arinen osaera eta funtzionamendua. Lan-merkatuak eskatzen dituen gaitasunak: lan
kolaboratiboa eta talde-lana arintzen duten trebetasunen garapena eta hobekuntza. Kontratazioa eta enpresaren lan-erlazioak.
Enpresetako berdintasuneta inklusio-politikak - Finantza-funtzioa. Ekonomia- eta finantza-egitura. Inbertsioa.Inbertsioen balorazioa eta aukeraketa: VAN eta PAYBACK.Finantza-baliabideak. Barne- eta kanpo-finantzaketako iturri alternatiboen analisia.
- Enpresako informazioa: kontabilitate-betebeharrak. Ondarearen osaera eta balorazioa. Urteko kontuak eta irudi fidela.
Balantzearen elaborazioa eta galdu-irabazien kontua.
C. Negozio- eta kudeaketa-ereduetan berritzeko tresnak
- Negozio- eta kudeaketa-ereduaren mihisea: kontzeptua, arloak, multzoak, utilitatea eta negozioereduen patroiak (CANVAS
eredua). - Bezeroen ikuspuntua: enpatia-mapa.
- Sormen-pentsamenduaren sustapena, negozio- eta kudeaketa-ereduaren diseinura aplikatua. Sormen-prozesua: dibergentzia
eta konbergentzia. Negozio-ereduetarako ideia berriak sortzeko dinamikak. - Lehia eta merkatu-hobiak bilatzeko tresnak: Google Trends.
- Ideiak antolatzeko tresnak: ikus-pentsamendua edo Visual Thinking. Laburtzeko gaitasuna. Ideiagintza. Komunikazioa.
- Agertokiak: ideien esplorazioa, etorkizuneko agertokiak eta negozio-eredu berriak.
D. Enpresa-estrategia eta enpresa-errealitatea aztertzeko metodoak
- Negozio-ereduaren ingurunea. Aurreikuspena: funtsezko joerak. Makroekonomia: aldagai makroekonomikoak. Lehia:
lehia-indarrak. - Negozio-ereduaren aurretiazko ebaluazioa: AMIA analisia. Diru-sarreren eta kostuen aurreikuspenaren analisia eta errentagarritasun-atalasea.
- Erabakiak hartzeko prozesua. Estrategiak. Simulazioa kalkulu-orrian. Oinarrizko negozio-planaren idazketa.
EBALUAZIO IRIZPIDEAK
- konpetentzia espezifikoa
1.1 Enpresa-jarduerak eta ekintzailetzak egungo ekonomian duten garrantzia ulertzea, gizartean duten eraldatze-ahalmena
ezagutuz eta berrikuntzaren eta digitalizazioaren balioaz hausnartuz.
1.2 I+G+Bak gizarte- eta enpresa-garapenean betetzen duen eginkizuna aztertzea, ekonomian inpaktu handia duten joera
eta teknologia berriak identifikatuz. - konpetentzia espezifikoa
2.1 Enpresak jarduera garatzen duen ingurunearen ezaugarriak identifikatzea eta aztertzea, horietatik abiatuta hartutako
estrategiak eta erabakiak azalduz eta jarduerak gizartean eta ingurumenean izan ditzakeen ondorioak azalduz.
2.2 Enpresa motak, enpresen elementuak eta eginkizunak eta enpresek hartzen dituzten forma juridikoak ezagutzea, jabeen
eta kudeatzaileen legezko erantzukizunak eta kapitalaren eskakizunak horietako bakoitzarekin erlazionatuz.
2.3 Enpresek inguruko aldaketetara eta merkatuaren eskakizunetara azkar, arduraz eta modu jasangarrian egokitzeko
duten gaitasuna baloratzea, haien ingurune ekonomikoa eta soziala eta enpresa-jardueran duten eragina ikertuz.
2.4 Negozio-eredua abian jartzeko tramite fiskalak, lanekoak eta Gizarte Segurantzakoak ezagutzea, legezko betekizun
horiek betetzearen garrantzia baloratuz. - konpetentzia espezifikoa
3.1 Egungo beharrei erantzutea ahalbidetuko duen negozio-eredu eraldatzailea proposatzea, eredu desberdinak konparatuz
eta sormen-diseinuko estrategiak eta tresnak erabiliz.
3.2 Enpresa-erakundeen arloak aztertzea, hala nola ekoizpen-arloa, merkataritzakoa, finantzetakoa edo giza baliabideetakoa,
arlo horien ezaugarriak aztertuz, negozio-eredu berritzaile baten kudeaketa efizientea lortzeko. - konpetentzia espezifikoa
4.1 Enpresaren barne- eta kanpo-esparruan lortutako informazioa eraginkortasunez kudeatzea, komunikazio-formula berrien
bidez informazioaren transmisioa errazten duten komunikazio-estrategiak hautatuz.
4.2 Gauzatutako negozio-ereduaren proiektua azaltzea, hizkuntzen erabilera eraginkorraren bidez eta gainerakoak balio
proposamenarekin erakartzeko eta interesa pizteko behar diren tresnen erabilera eraginkorraren bidez.
EBALUAZIO MOTAK
- Autoebaluazioa
- Koebaluazioa
- Ebaluazioa jarraia
EBALUAZIO TRESNAK
- Bideo ondorengo ariketa interaktiboak
- Test moduko galdetegiak
- Aurkezpenak
- Proiektuak (portfolioa)
- Irakasleak bidalitako lan eta jarduerak
PLANTEAMENDU DIDAKTIKOAREN EGITURA
Helburu Didaktikoak:
- Enpresa bat sortzeko prozesuaren urratsak ulertzea, merkatu-analisi batetik hasi eta negozio-plana diseinatu arte.
- Ikasleak ekintzailetza eta sormena sustatzeko konpetentzia espezifikoak garatzea.
- Arlo ekonomiko-finantzarioak eta administratiboak ulertzea eta horien arteko lotura ikustea.
- Ikasleek ekimen pertsonala, talde-lana eta konpetentzia digitalak garatzea.
Edukiak:
- Merkatuaren eta produktuaren analisia (ideia, makroingurunea, merkatu-eskaintza eta eskaria).
- Plangintza ekonomiko-finantzarioa (irabazi-galeren aurreikuspena, tesoreria, finantzaketa iturriak, inbertsioak).
- Arlo juridiko-administratiboa (enpresa forma juridikoak, tributuak, tramiteak).
- Negozio-plana: Canvas eredua.
Irakaskuntza-Jarduerak:
- Bideo interaktiboak: Ikasleek June eta Markelen esperientziaren bidez negozioa sortzeko prozesua jarraituko dute.
- H5P ariketak: Merkatu-ikerketa simulazioak, finantza-aurrekontuak eta kontabilitate-jarduerak.
- Canvas metodologia: Ikasleek talde-lanean negozio-plan bat garatuko dute, Canvas eredua erabiliz.
METODOLOGIA
- Proiektu bidezko ikaskuntza (PBI): Ikasleek taldeka lan egingo dute eta negozio-proiektu bat sortzeko urrats guztiak emango dituzte.
- Ikaskuntza autonomoa eta parte-hartzailea: Ikasleek webguneko materiala erabiliz ikasiko dute, interakzio eta simulazio praktikoekin.
- Ikaskuntza kolaboratiboa: Talde-lana erabiliko da negozio-plana sortzeko eta proiektua garatzeko.
AZKEN EKOIZPENA
Ikasleek negozio plan bat idatzi eta aurkeztu beharko dute eta horretarako bete behar diren pauso guztiak eman beharko dituzte, hala nola, ideia pentsatu, merkatua eta lehia aztertu, aurreikuspenak egin,…
Ikasmaterial guztia helburu horretara zuzendua izango da, etorkizunean behar izango balute, eredu eraginkorra izan dezaten.
BALIABIDEAK
Eskuragarri izango dira hainbat adibide eta eredu, benetako negozio-planak eta baita txantiloiak ere. Bestalde, IKT tresnak ahalbideratuko dira, kalkulu-orriak edo aurkezpen erakargarriak egiteko baliabideak.
TALDEKATZEAK
Hau irakaslearen esku uzten da. Ariketa batzuk bakarka egin ahal dira eta proiektu garrantzitsuak hobe taldezka, baita azken ekoizpena ere.
DENBORALIZAZIOA
10 saio aurreikusten dira, beti ere ikaslegoari egokituak.
LANAREN EGILEEN ETA PARTE HARTZAILEEN ZERRENDA
Zuzendaritza eta koordinazioa: Iñigo Aristi
Aholkulari pedagogikoa: Ana Zelaia
Webgunearen garapena: Neftali Sanz
Edukien sortzea: Iñigo Aristi eta Ana Zelaia
Multimedia: Ana Zelaia eta Neftali Sanz