Ideia: arazo bat, konponbide bat

Ekintzailetzaren munduan funtsezkoa den zerbaiti buruz hitz egingo dugu: ideiak sortzeari eta garatzeari buruz. Askotan pentsatzen dugu ideia bikainak bat-batean sortzen direla; baina, egia esan, prozesu bat da, eta atal honetan prozesu horren funtsezko gakoak aztertuko ditugu.

Nola bihurtu inspirazio apur bat negozio arrakastatsua? Ekin diezaiogun!

Makroingurunearen analisia

Dagoeneko baduzue negozio-ideia bat, baina gauzatzeko kontu asko hartu behar dira kontuan. Atal honetan gai oso garrantzitsua jorratuko dugu: makroingurunea. Badakizue zergatik den hain inportantea zuen enpresaren arrakastarako?

Sartu eta galdera horri erantzuteko gai izango zarete.

Merkatuaren analisia eskariaren aldetik

Atal honetan, enpresen arrakastarako ezinbesteko beste gai bati helduko diogu: merkatuaren analisia eskariaren aldetik. Hau da, gure bezeroak, haien beharrak eta nahiak nola ulertu aztertuko dugu.

Merkatuaren analisia eskaintzaren aldetik

Atal honetan, merkatu-analisia osatuko dugu, eskaintzaren aldetik aztertuz. Alegia, merkatuan zer dagoen, nork eskaintzen duen eta gu hor nola koka gaitezkeen hobeto ulertuko dugu.

AMIA

Atal honetan, enpresa-estrategian oinarrizkoa den tresna bat ezagutuko dugu: AMIA analisia. Agian, DAFO edo SWOT izenarekin entzun duzue. Baina zer da, zehazki? Eta nola lagun diezaioke gure enpresari etorkizun hobea eraikitzen?

Sartu, ikusi eta ikasi!

Marketin-estrategiak

Ongi etorri atal honetara, non enpresen munduan oinarrizkoa den zerbaiti buruz hitz egingo dugu: marketin-estrategiak. Nola lortuko dugu gure produktua edo zerbitzua jendearengana iristea eta, are garrantzitsuagoa, jendeak erostea? Horretarako, marketin-estrategiak behar ditugu!

Scroll to Top
EKINTZEN